TITULARRAK | AGENDA | EZTABAIDA | ZERBITZUAK | IRUDIETAN | MERKATU TXIKIA | AGURRAK | TXOKOA | ZEUK IDATZI| BEGIRADAK | HEMEROTEKA
 GOIERRI
 Altzaga
 Arama
 Ataun
 Beasain
 Ezkio-Itsaso
 Gabiria
 Gaintza
 Idiazabal
 Itsasondo
 Lazkao
 Legazpi
 Legorreta
 Mutiloa
 Olaberria
 Ordizia
 Ormaiztegi
 Segura
 Urretxu
 Zaldibia
 Zegama
 Zerain
 Zumarraga
Tolosaldeko
  Hitza
Oarsoaldeko
  Hitza
Urola Kostako
  Hitza
Irutxuloko
  Hitza
Busturialdeko
  Hitza
Lea-Artibaialdeko weba
Eman izena Hitza jasotzeko

 
 
ORDIZIA  
 
handitu

kirola »

Kirol taldeek inauguratu dute Altamira

Ikusgarritasun handiko ospakizuna eskaini dute kirolgune berrian

maider del olmo

Herenegun agintariek inauguratu bazuten Altamirako kirolgune berria atzokoan kirolarien txanda izan zen. Ospakizuna ikusgarria izan sorpresa eta guzti. Suziak bota zituzten eta 3.000 globo askatu zituzten. Arratsaldeko lehenengo zatian umeak izan ziren protagonista eta helduen txanda etorri zen gero, kirol lehia interesgarriekin.

Inaugurazioari hasiera emateko kale-antzerkia egin zuten. Jendea Altamira irtsi zenerako kirolgunea goitik behera apainduta zegoen globoekin nonhai. Antzerkia bukatuta umeak zelaira atera ziren bakoitza bere taldekideekin batera, atletismokoak, futbolekoak, sofbolekoak eta errugbikoak.

Arratsaldeko sorpresa zerutik etorri zen. Hiru paramotor agertu ziren bat-batean eta hainbat akrobazia egin eta gero lur hartu zuten zelaian. Bisitariak ez zetozen esku-hutsik gainera. Zelaia zapaldu zutenean aho-zabalik begira zituzten umeengana zuzendu ziren eta bakoitzari opari bana eman zieten, euren kirolaren arabera. Hala, futboekoek baloia, errugbikoek baloia, atletismokoek erreleboa eta sofbolekoek eskularrua jaso zituzten.

Sorpresaren ondoren Alejandra Iturrizo alkateak hartu zuen hitza eta inauguratutzat eman zuen estadioa. Une horretan Joanes Aierbe Ordizia errugbi taldeko kapitainak hartu zuen hitza. Aierbek errugbi taldearen nahia agertu zuen: Trevijanon jarraitu ahal izatea orain arte bezala.

Atzokoan kirol partidak ikusteko aukera ere izan zen. Futbolean Real Sociedad B-Ordizia partida izan zen; sofboean Athletico SS-Ordizia, atletismoan 4X100 erreleboak eta errugbian Euskarians-Ordizia.




 
>> BIDALI ZURE IRITZIA
Izena:
Eposta:
Tituloa:
Testua:

Spambotak ekiditeko irudia
Aurreko kodea kopiatu:

 
 
   
 AGENDA

> Musika
ZUMARRAGA. Kalejirak eta kontzertua(2007-06-03)

> Musika
URRETXU. Iparragirre Balerdi MUsika tailerraren Udaberriko Kontzertua(2007-06-03)

 
 INKESTA
 EZTABAIDA

  > GOIERRI

Hauteskundeetako emaitzak

 
 ZORION AGURRAK
URTE ASKOAN
Zorinak Nati eta Nikolas
 
 ZERBITZUAK
Telefonoak
Tren eta autobusen    ordutegiak
Farmaziak
Internet helbideak
 
 IRUDIETAN
0. SANTA LUTZI EGUNA 2006
 
   
Aurreko edizioak:
 
     
   

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea Beasain

Internet Ehuntzen S.L.-k garatutako webgunea